Gure musika! Gure kirola! Gure dantza! Gure etorkizunak! Gure kultura!

IZAN BAGARA!

Izan bagara!

Urriaren 16an, larunbata, Izan Bagara! Ekitaldia izango da Artean (Bizkaia), 19: 00etan. Dantza, herri kirol eta folk musika topaketa Basque Sports eta Korrontzi Folk taldeen eskutik.

Emakumearen papera nabarmentzeko asmoz, Maurizia Aldeiturriaga izango da protagonista. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzaile eta abeslaria da, XX. mendean zehar Euskal Herriko plaza askotan ibili zen trikitilari eta albokariekin batera, jaietan eta erromerietan.Bertaratutakoak 18: 30etatik aurrera sartu ahal izango dira aretoan.

 

Doako sarrera!

240496241_4305553119535082_4042160335327131530_n

BASQUE SPORTS

JATORRIRAKO BIDAIA

Euskadi erakutsi nahi dizugu, bere izaeraren eta milurtekoetan sustraitutako ohituren bitartez, lur honen erroek eskaintzen diguten guztia gozatu, barneratu eta probatuz.

Ezagutu Euskadi bere esentziaren eta milaka urteko ohitura errotuen bidez: gozatuz, sentituz eta lur honen sustraiek eskaintzen diguten guztia probatuz.

Gastronomia, monumentu, ikuskizun eta paisaia sinestezinek mundu guztian ezaguna bilakatu dute Euskadi. Halandabe, Euskadiren benetako apartekotasuna bere senean dago, bere jatorrian.

Euskadiren iragan, orain eta etorkizunean zeharreko bidaia honen bitartez erakutsi nahi dizugu lurralde hau nola eraiki den harria eta zura bezalako lanabesak baliatuz, herri kirolekin eta lehengai paregabeez.

Erdu gurekin Euskadi taxutu duten sustraietan zehar!

Historiaurrea eta Erdi Aroa

Sarrera zaileko lekuetan zehar ibili ahal izango duzu lur orotako ibilgailuan, Euskadiko ikusmirarik onenak miretsi ditzazun, sarrera mugatuko guneetan abiatzeko dauzkagun baimenak profitatuz.

Antzinako sentsazio bat sentitzeko aukera izango duzu, adarra jotzeko aukera izango duzu Gorbeian, antzina Bizkaiko Batzar Nagusien ospakizuna iragartzen zen deiadar-mendietako batean.

Ibilaldi bat egingo duzu, behi, zaldi eta ardi talde handiekin, guztiak Euskadiko arraza autoktonoak. Gure abeltzainen eta teknikarien konpainiarekin, Gorbeiak eskaintzen dizkigun larre hedakorrak ikusteko aukera izango dugu, eta larre horien garrantzia azalduko digute.

Inguruko faunaren eta floraren arteko oreka, bizikidetza eta elkarrekiko egokitasuna azalduko digute, gure arbasoek ikusi zuten bezala, Gorbeia oparotasun eta etorkizun leku gisa identifikatuz. Orozkoko (Gorbeia) Kurtzegan Menhirraino eramango zaitugu lur orotako ibilgailuan, gertaera horien lekuko izan zaitezen, historiaurreko legatu baten iraupenaz gozatuz. Gandu autoktonoen buru solte asko ikusiko dituzu, leku horretara iritsi ziren lehen finkapenen bilakaeraren ondorioz, eta leku hori oparo gisa identifikatuko duzu, in situ ikusi ahal izango duzun eraikuntza megalitikoaren bidez.

Bazkaria haritz baten itzalpean

Ibilaldiaren ondoren, HAMAIKETAKO izeneko gosaria egingo dugu.

Gure konfiantzazko hornitzaileak, Autoktonak, aukeratutako haragiak, hestebeteak, gaztak, ardoak, ogia eta gozokiak dastatuko dituzu.

Produktu guztiak tokiko ekoizleetatik datoz, eta KALITATEAREN ETA JATORRI-DEITURAREN EUSKAL LABELA dute. Hauetako batzuk nazio eta nazioarte mailan kalitateagatik saritu dituzte, baina guztiak Autoktonaren premium selekzioko kide dira.

Sukaldari batek prestatuko du bazkaria eta dastatuko duzun produktu bakoitzaren berezitasunak azalduko ditu.

Bide komertzial arruntetan ez dauden produktuak jan eta edango dituzu, baina zerbait bereziki gustatzen bazaizu, gustukoen dituzun produktuak eskuratzeko aukera izango duzu.

Bazkari hau zure taldearentzat bakarrik izango da eta haritz baten itzalpean edo XVI. mendeko ermita baten arkupean izango da. Klimatologiaren araberakoa izango da, baina gu arduratuko gara guztiaz, zuk gozatu.

Harria eta egurra: bizimodu baten sortzaileak

Itxina inguruko bidezidor batetik ibiliko zara, Iberiar penintsulako mendigune karstiko handiena eta Europako bigarren mendigunea.

Kareharrizko mendigune hau zapalduz, ikusiz eta barneratuz ulertuko duzu mineral honek izan duen garrantzia lehen baserri-etxeak eraikitzerakoan, 500 urte ostean irauten duten eraikuntzak.

Aintzinako hargintza lanetik hain zuzen eratorrri da gaur egun ezagutzen dugun harrijasotze kirola. Esperientzia hau zuzenean ezagutu ahal izango duzu, arlo honetan Euskadin nabarmenenak diren kirolarien erakustaldi esklusiboarekin.

Itzina gainean paseatu ondoren, Gorbeialdeko antzinako pagadi zoragarriak ikusiko ditugu, ikazkinek egiten zuten beste lanbide baten jatorria.

Ikazkinek pagoak aukeratu eta mozten zituzten, gero burdinoletan erabiltzen zen landare-ikatza egiteko, besteak beste. Burdinolen eginkizun nagusia burdin minerala zepatik bereiztea zen, burdina galdatuz, behin materiala Euskadi osoan zehar dauden burdin meategi ugarietatik aterata. Ikazkinaren lanbidea funtsezkoa zen oparotasunerako, eta hortik sortu zen enborra mozteko kirola (aizkolaritza). Esperientzia horren barruan, Euskadiko kirolari puntakoenekin zuzeneko erakusketa esklusiboa egingo da.

Herri kirolak, euskal esentzia

Euskal herri-kirolen bitartez ehundaka urteko usadioak eta landa-bizimodua proiektatzen da, gaur eguneko Euskadiren osagai delarik. Kirol hauek lan egin ondoren herrietan sortzen ziren apustu giroetan mamitu ziren eta gaur egun euskal nortasunaren ikur dira.

Kirol hauen sorrera eman nahi dizugu ezagutzera, baina ez azalpen hutsa emanda. Esperientzia honek zuzeneko bi ikuskizun eskainiko dizkizu arloko eliteko kirolariekin, bere berezitasun eta pasioa barne.

Herri-kiroletako bi mota ezagunenak erakutsiko dizkizugu: Harrijasotzea eta aizkolaritza.

FROGATU ERE EGIN AHAL IZANGO DUZU!

Zu Euskadiren laguna izatea nahi dugu. Horregatik hurbildu nahi zaitugu etxeko txokorik ezkutuenetara, esperientzia honen ondoren zurea ere izan dadin.

Joan-etorria Bilboko eta inguruko edozein hoteletatik

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi mezu elektroniko bat, mesedez.

Prismatikoak ikuspegiez gozatzeko

Baimen bereziak dituzten lur orotako ibilgailuak

Gida eta gidaria ibilgailuko

Hamaiketako eta bazkaria

Alergikoentzako, beganoentzako eta begetarianoentzako alternatibak

IBILBIDEA

Hotelean jaso

Kurtzeganko Menhirra. Gorbeiako Parke Naturala

Hamaiketako

Austigarmin. Gorbeiako Parke Naturala

Itzinako mendigunea

Gorbeialdeko Pagadia. Gorbeiako Parke Naturala

Aizkolaritza eta harrijasotze ikuskizuna

Hotelera itzuli

* Basque Sportsekin zer ikusirik ez duen arrazoi baten ondorioz ibildea aldatu behar izango balitz, egin beharrekoak eta edukinak berdinak izango dira, nahiz eta Euskadiko beste lokalizazio baten izan.
** Hemen deskribatutako edukinak informazioa ematea dute helburu, soilik.
*** Interesdunek kontratazio baldintzak eta prezioak helbide honetan kontsultatu ahal izango dituzte: aitor@basquesports.eus

Zure zain dago…

Jarri gurekin harremanetan

    Acepto las condiciones legales

    INFORMAZIO GEHIAGO:

    ARABAKO ESKUINA

    NAFARROAKO ESKUINA

    null

    Babesle Korporatiboa